MENDEBALDE URRUNEKO MAGIA IKUSKIZUNA
"Mundua bitan zatitzen da: pistola dutenak eta lurra zulatzen dutenak. Zuk zulatu."
El bueno, el feo y el malo

Reproducir vídeo
Sinopsis
Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izando dira ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?
Adina
4 urtetik gora gomendatua.
Hizkuntza
Magia ikuskizuna euskaraz, gazteleraz ala elebidun.
Iraupena
20 minutuko paseak ordu erdiro.
Edukiera
50 pertsona pase bakoitzeko.
Anterior
Siguiente
6x4-ko Saloon eramangarria
Magia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau mendebalde urruneko Saloon eramangarri baten barnean gertatzen da. Saloonaren bestaldean dagoen «amarrua», goitik-behera esklusiboki apaindutako 6×4 metro karratuko eta 4 metroko altueradun karpa homologatu bat da.
Karpa egiturari esker Saloon eramangarria ia edozein lekutan muntatuko dugu.
Anterior
Siguiente