BIO

AZTI JAIO NINTZEN

1982. urtean izan zen, Algortan, eta Aitor jarri zidaten izena. Halere ez nintzen neure kondizioaz lau urte bete arte jabetu. Noraezean nenbilen bizitza honetan, galdu-gordean, Aititek magia truku bat egin zidan arte etxean zituen kartekin. Orduantxe, hasierako urte eternal haietan sufritutako zentzugabekeri guztiak magiaren atzaparretan erori ziren. Atzerabiderik gabeko bidea agertu zen neure aurrean, kaletar arruntengandik betiko aldenduko ninduena.

Asko ikasi nuen, asko praktikatu eta… alde egiten ez zuten apur horien aurrean lantzean behin aktuatu, batez ere familiaren aurrean (gogorrago egiten zitzaien alde egitea).

Pilota lebitazioa 2 urterekin. Bataren batek esango du bote egin duela. Inbidia.

Erlantzen urtebetetzean zeozer desagertaraztear. Uste dut elefante bat zela.

SALOITIK PLAZETARA

Etxeko saloia txiki geratzen hasia zen eta eszenatokira igotzearen plazera deskubritu nuen. Beste mago batzuekin harremanetan sartu nintzen eta 16 urterekin, «froga» gainditutakoan, Bizkaiko Ilusionismo Elkartean eta Espainiako Ilusionismo Elkartean onartu ninduten. 

Ikuskizunak eskaintzen jarraitu nuen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak egiten nituen bitartean. Argi nuen magia zela neure bidea, baina zerbait egin behar nuen goizetan. Gero eta enpresa eta jende gehiagok deitzen zuen magia emanaldiak eskatuz; sutondo bihurtzen hasi zen oholtza niretzat.

4 URTE IZARRETAN

Karrera bukatu nuen eta, nahiz eta nire azti izaera oso present izan, hutsik nituen goizak oraindik eta ingeniaritza enpresa batean hasi nintzen lanean sateliteak diseinatzen. 

Gero eta magia ikuskizun gehiago nituen agendan, profesioa eta hobbya bateraezin bihurtzeraino. Erabaki latza, baina alde batera utzi behar izan nuen hobbya. Agur esan nion ingeniaritzari.

Goitik eta ezkerretik hasita urdinez dagoen lehenak mago itxura dauka.

ETBko promo argazkia. Elegante jaio egiten da.

PLAZETATIK TELEBISTARA

Handik aurrera, hazi eta hazi baino ez dut egin mago legez. 2000 emanalditik gora eskaini ditut azken urteetan ume, heldu eta piztien aurrean, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Eta bat-batean Euskal Telebistako kasting baterako deitu ninduten. Ordutik hona 300 telebista saio baino gehiago egin ditut, ETB1 eta ETB3rako 3Txulo, Sorgintxulo eta Magoak saioetan besteak beste.

Hauxe duzu neure webgunea. Kuxkuxeatu eta behar duzun informazio guztia aurkituko duzu baina, bereziki, behar ez duzun hori.

TOR

AZTI JAIO NINTZEN

1982. urtean izan zen, Algortan, eta Aitor jarri zidaten izena. Halere ez nintzen neure kondizioaz lau urte bete arte jabetu. Noraezean nenbilen bizitza honetan, galdu-gordean, Aititek magia truku bat egin zidan arte etxean zituen kartekin. Orduantxe, hasierako urte eternal haietan sufritutako zentzugabekeri guztiak magiaren atzaparretan erori ziren. Atzerabiderik gabeko bidea agertu zen neure aurrean, kaletar arruntengandik betiko aldenduko ninduena.

Asko ikasi nuen, asko praktikatu eta… alde egiten ez zuten apur horien aurrean lantzean behin aktuatu, batez ere familiaren aurrean (gogorrago egiten zitzaien alde egitea).

Pilota lebitazioa 2 urterekin. Bataren batek esango du bote egin duela. Inbidia.

saloitik plazetara

Etxeko saloia txiki geratzen hasia zen eta eszenatokira igotzearen plazera deskubritu nuen. Beste mago batzuekin harremanetan sartu nintzen eta 16 urterekin, «froga» gainditutakoan, Bizkaiko Ilusionismo Elkartean eta Espainiako Ilusionismo Elkartean onartu ninduten. 

Ikuskizunak eskaintzen jarraitu nuen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak egiten nituen bitartean. Argi nuen magia zela neure bidea, baina zerbait egin behar nuen goizetan. Gero eta enpresa eta jende gehiagok deitzen zuen magia emanaldiak eskatuz; sutondo bihurtzen hasi zen oholtza niretzat.

Erlantzen urtebetetzean zeozer desagertaraztear. Uste dut elefante bat zela.

4 URTE IZARRETAN

Karrera bukatu nuen eta, nahiz eta nire azti izaera oso present izan, hutsik nituen goizak oraindik eta ingeniaritza enpresa batean hasi nintzen lanean sateliteak diseinatzen. 

Gero eta magia ikuskizun gehiago nituen agendan, profesioa eta hobbya bateraezin bihurtzeraino. Erabaki latza, baina alde batera utzi behar izan nuen hobbya. Agur esan nion ingeniaritzari.

Goitik eta ezkerretik hasita urdinez dagoen lehenak mago itxura dauka.

PLAZETATIK TELEBISTARA

Handik aurrera, hazi eta hazi baino ez dut egin mago legez. 1500 emanalditik gora eskaini ditut azken urteetan ume, heldu eta piztien aurrean, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Eta bat-batean Euskal Telebistako kasting baterako deitu ninduten. Ordutik hona 300 telebista saio baino gehiago egin ditut, ETB1 eta ETB3rako 3Txulo, Sorgintxulo eta Magoak saioetan besteak beste.

Hauxe duzu neure webgunea. Kuxkuxeatu eta behar duzun informazio guztia aurkituko duzu baina, bereziki, behar ez duzun hori.

TOR

ETBko promo argazkia. Elegante jaio egiten da.

logo-tor-brillante-300x161 sombra 2

Email: info@tormagoa.com
Tel: 652 713 315

Copyright 2024 © Tor magoa