Tor magoa

Nagusientzako magia

Tor magoa

Nagusiei zuzendutako taulada gaineko emanaldia da hau (hortik izena). Honek ez du esan nahi lizunkerietan ibiliko garenik, badaude horretarako zulo aproposagoak... Saio hauetan txikienek ez dute hainbeste endredatuko, besterik ez.

Magiak ikuslea txundituta utziko du. Sinesgaitzak, ezinezkoak direnak ikusiko ditu hurbiltzen denak, harik eta izadiaren sakontasunean sustraitutako oinarrizko arauen kontra talka egin arte. Edo antzeko zerbait… Bo, flipatuko donkela!

Ordubeteko saioa, gutxi gora-behera. 10 urtetik gorakoentzat.

Oharra: emanaldiaren ostean ikuslearen egoera mentala ez da artistaren erantzukizuna. Kontuak arartekoari!