Tor magoa

Hator magiara!

Tor magoa en Hondarribi

HATOR MAGIARA saioek, magia familiarra euskaraz hartzen dute beren baitan. 3 ikuskizun desberdin dira, haurren adinetara egokituak edota esperientzia errepikatu nahi duten horientzat. Familia osoak gozatzeko moduko emanaldiak dira: umorea eta parte hartzea magiaren eskutik doazen antzezpenak.

Zer da?

Haurrek ikusi nahi duten magia ikuskizuna euskaraz. Hator Magiara txikienengan pentsatutako ikuskizuna da, ez baitira ikusle soil izango. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute. Modu aktiboan hartuko dute parte saioan, emanaldiaren norabidea erabakita ere!

Nola?

Urtetako esperientzian oinarrituta. Umeen psikologia ulertuta eta beren arreta erakartzeko abilidadearekin, interesa sortuz eta saioan zehar mantenduz. Magiaz blaituko dira!

Zergatik?

Umeek ez dutelako magia ikusi nahi, umeek magia EGIN nahi dutelako. Horregatik HATOR MAGIARA eurentzako emanaldirik aproposena da.

Ordubeteko magia ikuskizuna euskaraz. 4 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua (guraso eta aititeamamak barne).