Tor magoa

Magipoteoa

Magipoteo

Kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.

Herriko jaietan, lagun koadrilak poteatzen dabiltzala, kalean gora, kalean behera, herriko plazan, alde zaharrean… edo poteatzeko asmatzen duten beste edozein tokitan, magoa jendartean murgilduko da, lagun taldeak, familiak zein bikoteak gertuko magiarekin gozaraziz.

Oso ikuskizun berritzailea da azpiegiturarik behar ez duelako, jai-batzorde eta antolatzaileek asko eskertzen duten ezaugarria, doala bide batez. Gainera, ezin ukatu oso geurea den poteoaren tradizioarekin ederto uztartzen denik.

Mago bat baino gehiago izateko aukera ere badago.

Iraupen malguko saioa.

Argazkiak: Alberto Beloki